Europako automatizazio-sektoreko hainbat enpresa hasiak dira robot humanoideekin lehenengo proiektuak osatzen, esperimentuak egin ostean lortutako emaitza positiboa ikusita. Robot hauek makina, sistema eta prozesu konplexuetan modu seguruan jarduteko diseinatuta daude.
Euskadi Europako ingurune industrial aurreratu gisa kokatzeko helburuarekin sortu da Primus Robotics. Enpresa honek Fagor Arrasate-k ingeniaritzan, industria-automatizazioan, robotikan eta fabrikazio aurreratuan dituen gaitasunak eta Funditec-ek adimen artifizialean duen esperientzia uztartuko ditu.
Bi enpresen arteko elkarlanean robot humano bat sortuko dute. Primus P1 izena izango du eta 2027 amaierarako aurreikusten da lehen prototipoa. Ondoren, sektore gehiagotara egokitzen diren beste proiektu batzuk garatuko dituzte.
Juan Etxebarriak, Fagor Arrasateko negozio-garapeneko zuzendariak, adierazi du robot humanoideak Arrasateko plantan ekoiztea azken urteotan egin duten apustu ausartena dela.