Arrasateko ludotekak eta gazte txokoak: Udaberriko Oporretako ekintzetan izena emateko azken egunak

Jokin Bereziartua Lizarazu

Apirilaren 7tik 12ra "ekintzaz betetako egitaraua" prestatu du Arrasateko Udalak herriko haur eta gaztetxoei zuzenduta. Izena emateko azken egunak dira: martxoaren 25a baino lehen ludoteketako ekintzetan parte hartzeko, eta  martxoaren 29a baino lehen 12 eta 17 urte arteko nerabeei zuzendutako ekintzetan parte hartzeko. 

Ludotekei dagokienez, apirilaren 8, 9 eta 10ean ekintza bereziak egingo dituzte. Ekintza hauetan parte hartu ahal izango dute ludoteketan izena emanda dauden umeek, 3 eta 11 urte bitartekoak Goizez gauzatuko dira honako ekintza hauek: 

  • Apirilak 8, eguaztena, Altxorraren bila Monterron parkean. Eguraldi txarrarekin, erronka jolasak egingo dira ludoteketan (10:00-13:00). 

  • Apirilak 9, eguena, Udaberriari Ongi Etorria. Ludoteketan (10:00-13:00). 

  • Apirilak 10, egubakoitza, Hontza Extrem-era irteera (Otxandio). 09:30etik 13:30era, Zalduspetik irtenda. Plaza mugatuak. Prezio da bost euro.

Ekintzetan parte hartzeko izena eman behar da, martxoaren 25a baino lehen, ludoteketan: 943 79 54 46. 

Ludoteketako egitaraua.

Gaztelekua, apirilaren 7tik 12ra 

Hainbat irteera eta plan antolatu dituzte, norberak gustukoenak aukeratu ditzan. Hona hemen egitaraua:

  • Apirilak 7, martitzena 10:30-18:30: Salting (Derio) + Hondartza. Plaza mugatuak. Prezioa da 10 euro. 

  • Apirilak 8, eguaztena 11:00-18:00 Udalara mendi buelta. 

  • Apirilak 9, eguena 10:00-18:00 Hontza Extrem Otxandioko parkera irteera. Plaza mugatuak. Prezioa da 10 euro. 

  • Apirilak 10, egubakoitza 10:00-18:00 Zarautz-Getaria egun pasa. Plaza mugatuak. Prezioa da bost euro. Euriarekin jolasak Tren Geltokiko gaztelekuan

  • Apirilak 11, zapatua10:30-16:30 Antzerki tailerra, Tren Geltokiko gaztelekuan. 

  • Apirilak 12, domeka, 17:00-21:00 Kobazulora irteera Meatzerrekara

Izena emateko Gaztelekuko ekintzetan parte hartzeko izena eman behar da, eta irteeretarako guraso edo tutoreen baimena beharrezkoa da. Martxoaren 29a izango da azken eguna. Izena emateko moduak: online, Gazte Bulegoan, gaztetxokoetan, gaztelekuan edo zerbitzuetako sare sozialetan.

Gaztelekuetako egitaraua. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak