Emaitza "zoragarriekin" itzuli dira Saioako karatekak estatuko IKOKU txapelketatik

Ibai Irasuegi Garai 2026ko martxoaren 24a

Laura Wrigth, Leire Valor eta Xavier Varteniuc. Argazkia: Saioa Karate Taldea.

Joan den zapatuan, martxoak 21, jokatu zen IKOKU  International Karate Organization Kyokushinkaikan Union txapelketa nazionala Bartzelonan. Arrasateko Saioa Karate taldeko Leire Valor, Laura Wright eta Xavier Varteniuc karatekak lehiatu ziren, eta lehen postu bat eta bi bigarren postu eskuratuta, bai emaitzak eta bai txapelketan erakutsitako maila "zoragarriak" izan direla adierazi dute karate taldetik. 

Kumite modalitatean jokatutako aurreneko txapelketan lehen postua eskuratu zuen Wrightek emakumezko senior promesa mailan. Eta gizonezkoen sub21 kategorian bigarren postua eskuratu zuen Varteniucek. Aldiz, emakumezko kata senior kategorian lehiatu zen Valor, eta bigarren postua eskuratu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak