Karapaixo tailerra zapatu goiza gozatzeko

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba

Ohiturari eutsiz, bertako produktuen azokako protagonista Karapaixo tailerra izan da gaur goizean. Interesa piztu du ekimenak, izan ere, izen-ematea aurrez beteta zegoen.

Goizeko 11:00etan elkartu dira parte-hartzaileak Sebero Altube plazan eta bakoitzari bere txokoa egokitu zaio;  beharrezko osagai eta materialekin. Orea prestatzen hasi, eta karapaixoak labean sartzeraino luzatu da jarduna, giro atsegin eta parte-hartzailean. Sergio Gonzalez, Ortutik Ahorako kidea, arduratu da saioa gidatzeaz; pausuz pausu azaldu du karapaixoa nola egin, eta parte-hartzaileen zalantzak argitzen aritu da une oro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak