Giacomo Pucciniren maisulan honek Parisko XIX. mendeko bohemioen bizitza kontatzen du; maitasuna, pobrezia eta bizirauteko borroka ardatz hartuta. Henri Murger idazlearen eleberrian oinarritutako obra da.
Atzo iluntzean, Arrasateko Amaia antzokian operaz gozatzeko aukera izan zen, Ozenki Elkarte Lirikoaren eskutik. Opera 2001 konpainiak 'La Boheme' obra ezaguna taularatu zuen, Siziliako koro lirikoaren laguntzarekin. Ikusleek aretoan eskuragarri zeuden besaulki guztiak bete zituzten eta txalo zaparradaz erantzun zioten emanaldiari.
Giacomo Pucciniren maisulan honek Parisko XIX. mendeko bohemioen bizitza kontatzen du; maitasuna, pobrezia eta bizirauteko borroka ardatz hartuta. Henri Murger idazlearen eleberrian oinarritutako obra da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.