1989an sortu zen Total Chaos, eta taldeak duela 30 urte argitaratu zuen Anthems From The Alleyway izeneko bigarren diskoa. Urteurrenarekin batera itzulia egiten dihardu penintsula osoan, eta bihar gauean Arrasateko gaztetxera iritsiko da laukote estatubatuarra. Kontzertua gaueko hamarretan hasiko da, eta sarrerak 7 eurotan egongo dira salgai.