Haurren "ingurua eta unibertsoa" euskaldunagoa egiteko asmoarekin, Eusfera ekimena iragarri zuen Taupa mugimenduak. Adierazi dutenez, euskaraz jakin ala ez, 0-12 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako ekimena da. Eusferaren helburua, askotariko baliabide eta tresnak eskaintzea da "euskaraz gozatu eta familiendako elkarguneak sortzeko"; hau da, haur eta gaztetxoen atmosferan, euskararen presentzia areagotzea lortu gura da.