Arizmendi Ikastolako gaztetxoek kantuz alaitu dute goiz euritsua

Koldo Zubia Salas 2026ko martxoaren 14a

Arizmendi Ikastolako Gazteluondo, Santa Teresa, Olarte, Umezaintza eta Arimazubi guneetako ikasleak kalera irten dira, beste behin, Herria Kantari jaialdian. Goiz osoan ez du atertu eta ondorioz, urteroko kalejira, Kulturolan hasi eta amaitu dute; tartean, herriko arkupeetan abestu dute, Hala nola: Kutxa inguruan, Herriko Plazan, Biterin, Parrokian eta Uarkapen.

Azken urteetako dinamika bera jarraitu du aurtengo errepertorioak; euskal emakume sortzaileen abestiak kantatu dituzte, honakoak: Azaroak 25 (Sastraka emakumeak) Oroitzen (Sukena) Lau korapiloKantauri eta Sunday (Sune), Amets bat (Alaitz eta Maider), Euskararen eguna egunero (Loa eta Laia) eta Nire gorputza da (Kantu Kolore). Amaitzeko eta jaialdia borobiltzeko,  Kulturolan ikasle guztiek elkarrekin Idoia Asurmendiren Wafa abestia kantatu dute.

Erlazionatuak

'Herria kantari' jaialdia, argazkitan

Koldo Zubia Salas mar 14, 15:18 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak