Lehenengo finalerdia Peñak eta Salaverriren ordezko Landak irabazita (22-10 menderatu zuten Dario eta Loza) finalerako bidea dezente erraztu zitzaien Muruari eta Gabirondori. Izan ere, Salaberria eta Gaskue finalean egoteko aukera barik geratu ziren. Hala, Muruak eta Gabirondok segituan zabaldu zuten tartea markagailuan. "Ondo sartu ginen partiduan eta beste bikotea ez. Uste baino errazago irabazi genuen, baina Salaberria eta Gaskue ez ziren partiduan egon", esan dio Muruak GOIENAri.
"Erraztasun" horren lekuko dira partiduak utziko datuak. Salaberriak eta Gaskuek (gorriz) zero tanto egin zituzten eta hamaika galdu. Aldiz, Muruak eta Gabirondok hamaika tanto egin eta bi bakarrik galdu zituzten.
Finala, Bergaran
Binakako Serie B txapelketako final handia Bergaran jokatuko da, hilaren 21ean, 17:00etan. "Oso gogotsu gaude. Txapelketa hasi genuenean, finalean egon gura genuen. Hori zen helburua; eta behin hori lortuta, finala irabazi gura dugu. Txapelaren bila joango gara, zalantza barik", aipatu du.