Otsailaren 19an zabaldu zuten erakusketa, klaustroan, eta bertan erakusten dira Gordok argazkigintzan daramatzan 25 urteetan ateratako 35 argazki. Erakusketak ateak itxi baino egun bat lehenago, datorren eguaztenean, argazkilari arrasatearrak beste bisita gidatu bat egingo du, arratsaldeko sei eta erdietan, eta erakusketako argazkiak noiz eta nola egin zituen azaltzeaz gain, bakoitzaren atzean dagoen lana azalduko du.