Arrasate Musikaleko bandaren udaberriko kontzertua hilaren 15ean

Ibai Irasuegi Garai 2026ko martxoaren 13a

Banda, kontzertu batean. Argazkia: Arrasate Musikal.

Domeka honetan, martxoaren 15ean, Arrasate Musikaleko bandak urteroko udaberriko kontzertua egingo du Amaia Udal Antzokian. 

Arratsaldeko hamabi eta erdietan hasiko da ekitaldi hori, eta, Mikel Markiegik zuzenduta, lau piezako errepertorioa eskainiko du bandak. Hain zuzen ere, Jose Franco konpositore zaragozarraren Aires vascos Nº2, Pablo Sorozabal donostiarraren Katiuska (Segunda fantasía), Martin Schwarz austriarraren Bonaparte eta Jerry Nowak estatubatuarraren Andrew Lloyd Weber: A Symphonic Portrait –konpositore estatubatuarraren abesti ezagunenen bilduma–.

Kontzerturako sarrera doakoa izango da, eta Amaia Udal Antzokiko leihatilan eskuratu ahalko da egunean bertan, goizeko hamaika eta erdietatik aurrera.

Aurretik, kalejira

Kontzertua hasi baino ordubete lehenago, berriz, goizeko hamaika eta erdietan, Maalako errebaletik abiatuta, Markiegik zuzendutako bandak kalejira egingo du herriko kaleetan, eta, besteak beste, Amaika Gazte elkarte gastronomikoaren ereserkia interpretatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak