Karapaixoa izango da zapatuko azokako protagonista

Eki Letona Erretolatza 2026ko martxoaren 16a

Martxoaren 21ean egingo dute martxoko bertako produktuen azoka, Seber Altube plazan, eta karapaixoa izango da protagonista nagusia. Hala, karapaixoa saltzen izango dira herriko ekoizleak. Horrez gain, tailerra ere egingo dute azokan.

Karapaixoak egiteko tailerra egingo dute martxoaren 21eko azokan. Adin guztietako herritarrei zuzendutako tailerra izango da eta 18 herritarrendako lekua dago. Jada zabalik dago izen-ematea BAZen, 943 25 20 00 telefonora deituta edo izenemateak.arrasate.eus webgunean. Aurreko urteekin alderatuta, Errastiko Ogiak bakarrik parte hartuko du, ez da beste karapaixo salmenta berezirik egongo.Bertako produktuen azokako erosleen artean hamar karapaixo zozkatuko dituzte egunaren amaieran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak