Grupo San Juango bizilagunen haserrea, "gazte talde batek" eragindako "degradazioa" dela-eta

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko martxoaren 12a

Zikinkeria, Grupo San Juango arkupeetan. Argazkia: Grupo San Juango bizilagun taldea.

Arrasateko Grupo San Juan auzoko bizilagun batzuk haserre daude Alfontso X.a Jakintsua plazaren bueltan "gazte talde batek" eraginda sortzen den "degradazioa eta zikinkeria" direla-eta: "Bizilagunek arkupearen zati horretatik pasatzean saihesten dute, euria egiten duen bakoitzean leku horretan biltzen diren kuadrilla horien presentziak kikilduta". 

Bizilagunen arabera, "degradazioa eta zikinkeria nabarmenak" dira Grupo San Juango sindikatuen etxeko arkupeetan: "Bihurgune hori dozenaka gazteren ohiko topaleku bihurtu da, edateko, jateko eta porruak erretzeko. Bertan lagatzen duten zabor eta zikinkeria kopuru harrigarriak, pixontzi eta bestelako hondakinekin batera, bizilagunen eta herritarren haserrea piztu du, eta udal garbiketa zerbitzuko langileak ernegatu. Gogaitasuna nabarmena da gaineko bizilagunen artean, marihuana eflubioak jasan behar izaten baitituzte". 

Horrez gain, diotenez, Eusko Jaurlaritzak eraikitako zuzkidura-apartamentuetara sartzeko atzeko atarian kalteak eragin dituzte: "Neska-mutil kuadrila horrekek izkina horretan biltzeko ohitura du, ezkutaleku ezin hobea delako. Altuera baxuko leihoek eserleku perfektua osatzen dute, eta ezkaratzera sartzeko korridore luzeak, ezkutaleku ezin hobea. Bizilagunek eta herritarrek arkupearen zati horretatik pasatzea saihesten dute, euria egiten duen bakoitzean leku horretan biltzen diren gazte horien presentziak kikilduta. Eguraldi onarekin Alfontso X. Jakintsuaren plazako bankuetan biltzen dira, ondorio berberarekin: zikinkeria ugari". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak