Ordubetean agortu dira Korrikako kantu afarirako sarrerak

Eki Letona Erretolatza 2026ko martxoaren 12a

AEK-k martxoaren 27rako antolatutako kantu afariak harrera beroa izan du, gaur goizean sarrerak salgai jarri eta ordubete pasatxoan agortu dira. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 11:00etarako sarrera guztiak salduta zeuden.

Sarrerak gaur goizean jarri dituzte salgai, eta jendea zain zegoen ateak zabaldu aurretik ere. Salmenta hasi bezain pronto jende asko hurbildu da txartelak erostera, eta denbora gutxian agortu dira guztiak. Kantu Afaria martxoaren 27an, korrika pasa baino ordu batzuk lehenago egingo dute, Uarkapen. 21:00etan zabalduko dituzte ateak eta 22:00etan hasiko da kantaldia, Sei Pistol & Trabuko Bat taldearekin. Gaztetxeko barra ere zabalik egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak