Arrasateko gaztetxeko oholtzara igoko da Maskak taldea gaur gauean

Ibai Irasuegi Garai 2026ko martxoaren 12a

Kooltur Ostegunetako hurrengo gonbidatua izango da Ipar Euskal Herriko Maskak taldea.  2021.urtean Patxi Cazenave, Betti Albor, Thomas Saragueta eta Battit Etchart laukoteak sortu zuen proiektua, eta pop eta rock estiloak uztartzen ditu. Hilaren 6an Ziklikoa deituriko bigarren diskoa Ezpeletan aurkeztu ondoren, laukotea Arrasateko gaztetxera iritsiko da gaur gauean. 

Kontzertua 22:00etan hasiko da, eta sarrerak zazpi eurotan egongo dira salgai. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak