Hirigintza genero-ikuspegitik aztertzeko prozesuaren emaitzak aurkeztu ditu Arrasateko Udalak

Aitor Agiriano Arrese 2026ko martxoaren 11

Arrasaten hiri-mailan dauden arazo, behar eta aukerak identifikatzea izan da diagnostikoaren helburua, genero-ikuspegia kontuan hartuta. Lanaren aurkezpena Izaskun Soto Lopez (Hiritik At kooperatiba) eta Dafen Saldaña (Equal Saree kooperatiba) kideek egin dute. 

Azterketarako Arrasate lau eremutan banatu dute, auzoen ezaugarrien arabera, eta hainbat erronka identifikatu dituzte: segurtasun-pertzepzioa hobetzea, espazio publikoan pertsonen autonomia handitzea, erabilera eta pertsona aniztasuna sustatzea, aisialdirako eta jarduera fisikorako gune seguruak sortzea, berdeguneetara sarbidea erraztea eta mugikortasun aktiboa indartzea. Horretarako, herri mailako neurriak eta auzo mailako ekintzak proposatu dituzte, baita sentsibilizazio-kanpainak ere, indarkeria matxistari aurre egiteko eta espazio publikoaren zaintzan herritarren parte-hartzea sustatzeko.

Azterketa teknikoa eta parte-hartzailea izan da, eta hemendik aurrera udalarekin eta herritarrekin batera helburu estrategikoak eta ekintza zehatzak zehazteko oinarria izango da hau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak