Arrasateko Udalak etxeko lan-arriskuen prebentzioari buruzko hitzaldia antolatu du

Eki Letona Erretolatza 2026ko martxoaren 11

Arrasateko Udalak, ZainSare Gunearen bidez, etxeko lan-arriskuen prebentzioari buruzko hitzaldia antolatu du. Saioaren helburua da etxean langileak kontratatzen dituzten pertsonei informazio argia eta praktikoa eskaintzea arlo honetako legezko betebeharrei buruz, etxean lan egiten duten pertsonentzat lan-baldintza egokiak eta seguruak bermatu ahal izateko.

"Prebentzioa etxean: legezko betebeharra etxean norbait enplegatzen baduzu" izeneko hitzaldia martxoaren 18an, asteartea, egingo da, 12:30etik 14:00etara, Grupo SSIren bulegoetan, Iturriotz kalean. Saioan lan-segurtasun eta osasun arloko profesionalek etxeko eta zaintzako langileek izan ditzaketen arrisku nagusiak azalduko dituzte, baita enplegatzaileek duten legezko erantzukizuna eta indarrean dagoen araudia nola bete ere. Antolatzaileen arabera, parte-hartzaileek gaiari lotutako zalantzak argitzeko aukera ere izango dute.

Izen-ematea, aldez aurretik

Hitzaldian parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman behar dute, edukiera mugatua delako. Horretarako, 747 42 58 56 telefonora deitu daiteke; deiak Judit García Arrasateko ZainSare Guneko teknikariak artatuko ditu. Izen-ematea online egiteko aukera ere badago, baita herrian jarritako kartel informatiboetan agertzen den QR kodearen bidez ere.

Bestalde, ZainSare Guneak udalerriko enplegatzaileei laguntza eskaintzen die, hala nahi duten kasuetan, etxeko langileen kontratazioarekin eta lan-arriskuen prebentzioarekin lotutako araudia betetzeko beharrezko urratsak egiteko. Horretarako, hitzordua eskatu daiteke aipatutako telefono zenbakira deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak