Arrasateko Ezkiña tabernakoa da Euskadiko bigarren patata-tortillarik onena

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko martxoaren 11

Asier Antia bi txapelekin, gaur, Ezkiña tabernako barran.

Pozik daude Arrasateko Ezkiña tabernan, atzo Gasteizko Europa jauregian jokatu zen Euskadiko patata-tortilla lehiaketan hirugarren edizioaren barruan bigarren saria lortu duelako Tortilla tradizionala modalitatean. "Aurretik aipamen berezi bat jasota nuen baina ez nuen saria jasotzea espero. Sari honek urrian Alacanten jokatuko den Espainiako txapelketan parte hartzea ahalbidetuko dit. Oso pozik gaude", adierazi du tabernako arduradun Asier Antiak. 

Egunero "sei edo zazpi" tortilla saltzen dituzte Ezkiña tabernan: "Asteburuan gehiago saltzen dugu, eramateko ere egiten ditugu-eta". Ondojan.com atariko kazetari Josema Azpeitiak sare sozialetan adierazi duenez, "eguneroko lanaren emaitza" da: "Tortilla etengabe probatuz, esperimentatuz, ikasiz eta, batez ere, behatuz eta entzunez. Izan ere, Asierrek ez du bere teknikak soilik bere tabernan lantzen; astez aste beste tabernetara joaten da haien tortillak probatzera, beste sukaldariekin hitz egitera, ideiak partekatzera… eta gero praktikan jartzera. Asier tortillaren gladiadorea da: inoiz ez du uste bere elaboraziorik onenera iritsi denik, eta egunez egun hobetzen saiatzen da". 

Gasteizko Sagartoki jatetxeak lortu zuen txapelketako sari nagusia; hirugarren saria, ostera, Ormaiztegiko Arantxa tabernak eta Getxoko El Atriok jaso zuten, ex aequo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak