Arrasate Musikaleko bandak udaberriko kontzertua egingo du domeka honetan

Ibai Irasuegi Garai 2026ko martxoaren 10a

Arrasate Musikaleko bandaren iazko udaberriko kontzertua.

Kontzertua 12:30ean hasiko da Amaia Antzokian. Ordubete lehenago, Maalako errebala kaletik abiatuta, kalejira egingo dute herriko kaleetan, Amaika Gazte pieza interpretatuz.

Domeka honetan, martxoak 15, Arrasate Musikaleko bandak urteroko udaberriko kontzertua egingo du Amaia Antzokian, eguerdiko hamabi eta erdietan. Mikel Markiegik zuzenduta, lau piezako errepertorioa eskainiko du bandak. Hain zuzen, José Francoren Aires vascos Nº2, Pablo Sorozabalen Katiuska (Segunda fantasía), Melvin Schwarzen Bonaparte eta Jerry Nowaken Andrew Lloyd Weber: A Symphonic Portrait.

Sarrera doakoa izango da, eta Amaia Antzokiko leihatilan eskuratu ahalko da egunean bertan, goizeko hamaika eta erdietatik aurrera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak