Altxa Burua mugimendura batzeko honako deialdi hau ireki dute sare sozialen bidez: "Zure helburuak badira, lehen smartphonaren eskuratzea atzeratzea; ikastetxeak smartphonik gabeko arnasgune bilakatzea; hezkuntzaren digitalizazio osasuntsu, libre eta ebidentzietan oinarritutakoa sustatzea; komunitatean, zentzuz eta eredu izanez heztea; eta ibilbide hau konpartitzen baduzu: hitzaldi eta tailerrak antolatzea; familientzat erremintak sortzea; komunitatea indartu eta saretzea; eta haurtzaro eta nerabezaroa osasuntsu eta libreago izatea, bat egin ezazu Altxa Burua mugimenduarekin!".
Gainera, honako abantaila hauek azpimarratu dituzte: Familiak elkartzen garenean presioa gutxitu egiten da. Gehiengoak bidea elkarrekin egiten badugu gauzak aldatzea posible da. Elkarrizketa gehiago. Jolas gehiago. Lasaitasun gehiago. Harreman gehiago. Osasun eta ongizate gehiago. Eman diezaiegun horretarako aukera".