Arrasateko klubeko borrokalarien artean honako hauek lortu dituzte dominak: Nahia Domingos (urrea), Nora Davila (zilarra), Ane Aranegi (zilarra), Aimara Beraza (brontzea) eta Iker Aranegi (brontzea). Honako borrokalari hauek ere hartu dute parte: Aner Horrillo, Oihan Castillo, Hodei Ramos, Ibai Marzana eta Maialen Bergara.
Alebinen eta kadeteen ordua izango da datorren asteburua; alebinek bi jardunaldi eta finalak edukiko dituzte fase ezberdinetan eta kadeteek dena jokatuko dute domekan, jardunaldi bakarrean.