Emakume Txokoak antolatuta, emakume artisauen eta bertako ekoizleen azoka egin dute gaur goizean Azoka Plazan. Batez ere Arrasatetik eta Debagoienetik eroandako produktuz betetako 24 postu jarri dituzte bertan; batzuetan baserriko barazkiak, gozogintzako produktuak, eztia, gazta... izan dira protagonista eta gainerakoetan, eskuz egindako askotariko produktuak. Era berean, Txatxilipurdiko kideak ere egon dira Martxoaren 8aren harira txapak egiten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.