Arrate Bergarak ezin izan du txapela jantzi Uarkapen

Txomin Madina Milikua 2026ko martxoaren 7a

Euskadiko Euskal Pilota Federazioak antolatzen duen Ezker Paretako  Kluben Arteko Txapelketako bi final hartu ditu gaur Arrasatek. Ohorezko mailan, Munitibarko Lea Ibarrako elkarteko bi bikote ibili dira nor baino nor gehiago eta Amaia Alday eta Enara Gaminde gailendu zaizkie  Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara bergararrari. Gazte mailan, Lazkaoko LAPKE taldeko Ainhize Arratibelek eta Larraitz Galardik, aldiz, 22-19 irabazi diete Donostiako Alde Zaharra taldeko Nahia Sorondo eta Otegiri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak