Olandixoko tunela itxita egongo da gauetan domeka honetatik hurrengo eguenera

Txomin Madina Milikua 2026ko martxoaren 6a

23:00etatik 04:45etara egongo da itxita tunela bost gauez jarraitan eta arrazoia da egokitze lanak egingo dituztela; tartean, Olandixoko tuneleko irudiak hartzeko sistemaren eguneratzea.

Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, Olandixoko tunela itxi egingo dute bost gautan, martxoaren 8tik 9rako gauean hasi eta martxoaren 12tik 13rako gauera bitartean. Mozketak 23:00etan hasiko dira gauero, eta 04:45era arte iraungo dute; denbora tarte horretan ezingo da erabili GI-2620 errepidea  Mugarrietako biribilgunearen eta Markuleteko biribilgunearen. Ordezko bide moduan, bost gau horietan  zeharbide zaharra erabiltzea gomendatu dute Aldunditik.

Azaldu dutenez, egokitze lanak egin beharra da Olandixoko tunela bere barnean hartzean duen errepide zati hori ixteko arrazoia; horien artean, tuneleko irudiak hartzeko sistemaren eguneratzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak