Alaitz Abarrategik irabazi du Reala-Athletic porra

Itziar Larrañaga Sarasola 2026ko martxoaren 5a

Realak 1-0 irabazi zuen atzo Espainiako Kopako finalerdietako itzulerakoa. Honenbestez, txuri-urdinek jokatuko dute Kopako finala. Datu hori zen hain justu Reala-Athletic porran eskatzen zena, eta 424 partaidetik 29k asmatu dute. Zozketa egin da asmatzaileen artean eta Alaitz Abarrategi Azkarate arrasatearrak irabazi du. Hala, berarentzat izango dira martxoaren 15ean jokatuko den Realaren eta Osasunaren arteko derbirako premium gunerako bi sarrerak.

Athleticen aurkako joaneko partidan 0-1 nagusitu ostean, itzulerakoan Oiartzabalek penaltiz sartutako golari esker sailkatu da Reala finalerako. Honenbestez, apirilaren 18an, Atletico Madrilen aurka jokatuko dute txuri-urdinek Espainiako Kopako finala Sevillan. 

87. minutuan sartu zuen gola Realak, eta hala, 0-0 amaitzetik gertu egon zen norgehiagoka. Porran emaitza hori oso gutxitan agertzen zen, zazpitan besterik ez, baina azkenean 1-0 amaitu zen, eta 29 izan dira asmatu duten zaleak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak