Ezker Paretako Kluben arteko txapelketako finalak jasoko ditu Uarkapek zapatuan

Hasier Larrea 2026ko martxoaren 3a

Iazko sari banaketa, Mallabian.

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatuta, eta Martxoaren 8arekin lotuta, emakumezkoen eskuzko bi final jokatuko dira Arrasaten, martxoaren 7an, zapatua, 10:30ean hasita. 

Asteburu honetan jokatuko dira 2026ko Euskal Herriko Ezker Paretako Kluben arteko Txapelketako finalak, Arrasateko Uarkape pilotalekuan. Lehenengo partiduan, Gazte mailako Alde Zaharra (Donostia) eta LAPKE (Lazkao) elkarteetako bikoteek jokatuko dute aurrez aurre. Bigarrenean, ostera, Ohorezko mailako Lea Ibarra (Munitibar) elkarteko A eta B bikoteek neurtuko dituzte indarrak.

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako arduradunentzat finalak jokatzeko datak zeresan berezia dauka: "Martxoaren 8aren bueltan izanda, emakumeen kirolaren ikusgarritasuna eta protagonismoa indartzeko apustua egiten dugu, gure inguruan tradizio eta sustrai handia duen modalitate batean".

Ezker Paretako Kluben arteko Txapelketari buruz, esan dute kluben arteko lehiaketa ofiziala bultzatzeko antolatzen dutela, kirol-sarea indartzeko eta pilotariei lehiaketa-ibilbide egonkor eta antolatua eskaintzeko: "Arrasateko finalak konpromiso horren barruan kokatzen dira; pilotazaleek aukera paregabea izango dute maila goreneko partidak bertatik bertara ikusteko; aldi berean, emakumezkoen pilotaren garapenean eta aitortzan aurrera egiten jarraituko dugu". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak