Herritarrek berehala izango dute kanpainaren berri kalean, saltokietako erakusleihoak globo serigrafiatuekin apainduta ikusiko dutelako, Nik Arrasaten! lelopean. Kanpainaren ardatz nagusia "erosketa-pasaportea" izango da: "Erosketa bakoitzeko, bezeroek zigilu bat jasoko dute; hala, pasaportea zortzi dendetako zortzi zigilurekin eskuratuko dute, martxoaren 6tik 21era. Pasaporteok Altuna Lurrindegian, Buart Loradendan, Elena Modan edotaa Portaloi Optikan entregatu, eta totebag bat jasoko dute opari" azaldu dute Ibai-arteko arduradunek.
Gainera, pasaportea aurkezten dutenek 100 euroko hogei sariren zozketan parte hartuko dute, erosketa-txarteletan banatuta, Ibai-arteri lotutako edozein establezimendutan trukatzeko. Zozketa martxoaren 23an egingo dute, eta sari banaketa, martxoaren 25ean, Herriko Plazan.
La Bohéme ikusteko sarrerak
Horrez gain, Ibai-Artek La Bohéme operara joateko 30 sarrera zozketatuko ditu –15 sari bikoitz–. Parte hartzeko, Ibai-arteko erosketa tiketen argazkia 688 73 41 49 WhatsAppera bidali beharko da, martxoaren 2tik 12ra.. Zozketa martxoaren 13an egingo dute.
Askotariko jarduerak
Kanpainaren baitan programa zabal bat atondu dute, aisialdiko ekintzez betetakoa. Proposamenen artean, hauek nabarmentzen dira –programa osoa saltokietan banatutako pasaporteetan egongo da eskuragarri–:
- Martxoak 6, 11.30-13.00, Kale animazio ibiltaria: Oihulari Klownen eskutik.
- Martxoak 12, 10.00-13.00 eta 17.00-19.00, Sikol Lentzerian, Bra fitting: Kortseterian eta bainuan aholkularitza.
- Martxoak 13, 18.00, Kulturateko Areto Nagusian, Kids&Us-en eskutik, The Far West antzerkia: 1-8 urte bitarteko umeentzat.
- Martxoak 13, 20.30, Ondare Jatetxean, afaria eta Tolin el Mariachiren emanaldia (Erreserbatu beharko da aurrez. 35-40€).
- Martxoak 14, 13.00, Otalora Lizentziaduna 12n (Txoko 2 zonaldea), Duo Imperial.
- Martxoak 14, 19.00, Iturriotz kalea 7n (Izozkitegi zonaldea), Los Gavilanes.
- Martxoak 19, 19.00, Amaia antzokian, La Bohéme opera.
- Martxoak 25, 20.15, Herriko Plazan, erosketen pasaportearen zozketako 100 €-ko 20 sarien banaketa.
- Martxoak 26, 10.00-13.00 eta 16.30-20.00, Kapikuan, Menopausia: norbere burua berriro gustuko izateko estilo-gakoak. Aholkularitza pertsonalizatua.
- Martxoak 28, 03.59, Korrika (Ibai-Artek babestutako km-a)
- Martxoak 29, 19.00, Portaloian, Steve Kras & American Band.
Egitaraua Arrasateko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Sailaren laguntzarekin antolatu du Ibai-artek.