Olandixoko tunela itxita egongo da gauez, martxoaren 3tik 6ra

Eki Letona Erretolatza 2026ko martxoaren 2a

Zirkulazioa bi noranzkoetan moztuko da irudiak hartzeko sistema eguneratzeko, 23:00etatik 04:45era arte. Egunero, goizeko 04:45etatik aurrera, obrak adierazteko behin-behineko seinaleak kenduko dira, eta GI-2620 errepide osoa irekiko da zirkulaziorako.

Instalazio batzuk Olandixo tunelaren barruan daude eta egokitze lanak egin ahal izateko ezinbestekoa da zirkulazioa erabat moztea. Egin beharreko lanen artean Olandixoko tuneleko irudiak hartzeko sistemaren eguneratzea egongo da. Aurreikusitako lanak egin ahal izateko, nahitaezkoa da errepidea erabat ixtea hiru gauez, Mugarrietako biribilgunearen eta Markuleteko biribilgunearen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak