Eneko Carrascal atleta arrasatearrak urrezko domina jantzi zuen atzo Valentzian jokatzen ari den Espainiako pista estaliko txapelketan. Carrascal hirugarren markarik onenarekin heldu zen txapelketara, baina finaleko bosgarren jauzian, sekulako marka lortu zuen, 16,20 metrokoa –bere markarik onena berdinduta–. Bigarren sailkatua eta zilarrezko domina Ramon Adalia kataluniarra izan zen, eta hirugarrena Jesus Lopez andaluziarra.

Calabanok, zilarra
Gaur, Andoni Calbano bergararraren txanda izan da 200 metroko probako finalean, eta korrikalari bergararrak zilarrezko domina jantzi du, 21.17 segundoko denborarekin. Urrea Dani Rodriguez andaluziarrak eskuratu du (21.02) eta brontzea Juan Carlos Castillo andaluziarrak lortu du (21.18).
