Musika elektronikoz bete zuten atzo Arrasateko gaztetxea, Talka topaketan. Musika elektronikoaren euskal eszenako figura aktiboenetakoak egon ziren atzo Arrasaten, agertokiaren gainean publikoaren gozamenerako.
Arratsaldean, bigarren eskuko azoka izan zen gaztetxean. Bertan, bitxiak, biniloak, arropak eta bestelako osagarriak egon ziren salgai.