Andaluziaren Eguna, bete-betean ospatzen

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2026ko otsailaren 28a

Al-Andalus elkartea lepo bete da gaur, otsailaren 28an, Andaluziaren Eguna ospatzeko. Arrasaten zein eskualdeko beste herrietan bizi diren jatorri andaluziarra duten lagun asko batu dira, horietako asko, andaluziar jantzi dotoreak soinean zituztela.

Lourdes Oncala dantza eskolako kideen dantza emanaldi politarekin ekin diete ospakizunei ikusleekin lepo betetako aretoan. Segidan 140 lagunek elkarrekin bazkaldu dute Andaluziaren aldeko topa egin ondoren. Arratsaldean ospakizunekin jarraituko dute, esaterako, 18:00etan hasiko den Norte X Rumbas taldearen kontzertuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak