2022ko Mondra & Roll jaialdian izan zen taldea. Hala, lau urteren ondoren, Arrasatera bueltatuko dira; oraingoan, baina, gaztetxera. Kontzertua gaueko hamarretan hasiko da, eta sarrerak zazpi eurotan egongo dira salgai. Egitarauarekin jarraituz, Maskak, Total Chaos eta Kiliki izango dira martxoko hurrengo gonbidatuak.