'Xomorrotxoak' keinu ikuskizuna taularatuko dute bihar, zapatua, Amaia Antzokian

Ibai Irasuegi Garai 2026ko otsailaren 27a

Xomorrotxoak ikuskizuna. Irudia: Spasmos teatro.

Antzerki-dokumental formatuan helduko da Spasmos teatro antzerki konpainiaren Xomorrotxoak ikuskizuna Amaia aantzokira. Angel Calventek zuzenduta, Vicente Martinek, Alvaro Sanchezek, Jose Gabriel Sanchezek eta Isaac Tapiak interpretatzen duten keinu bidezko ikuskizuna da, familia osoarentzat zuzenduta, eta 6 urtetik gorako haurrentzat gomendatuta.

Ikuskizun koloretsua da, eta keinuek eta istorioa azaltzen duen ahotsak bat eginda, haurrei ingurumena zaintzearen garrantzia erakustea du helburu. Spasmo antzerki konpainiak adierazi duenez, ikuskizun baliagarria da, "gure bizilagun ornogabe txikiak hobeto ezagutu eta haiek errespetatzen eta baloratzen ikasteko". Arratsaldeko seietan hasiko da emanaldia, eta dagoeneko sarrerak salgai daude, bost eurotan, Internet bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak