Martxoak 8 (2026)

Lilabide martxa feministaren izen-ematea zabalik dago

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba

Lilabide martxa feministaren amaiera iaz Herriko Plazan.

Sasoibidek III. Lilabidea antolatu du martxoaren 7rako, Emakumeen Nazioarteko Egunaren egutegiaren baitan eta izen-ematea zabalik dago. 

10:30ean Biteri plazan elkartuko dira, zumba egiteko; 11:20an batukada izango da, eta 11:30ean irtengo dira, 5 kilometroko ibilbidea egitera, oinez. Txangoa Herriko Plazan amaituko da. 

Izena emateko, telefono zenbaki bat jarri dute herritarren eskura: 635 74 46 02.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak