'Zein da irtenbidea?' Garratz taldearen bigarren bideoklipa, disko berriaren etorrera goxatzeko

Mirari Altube Arrese 2026ko otsailaren 27a

Arrasateko Garratz taldearen Bidoi bete gasolina disko berria martxoan iritsiko da. Disko horretan jaso dutena ezagutzera emateko bideoklipa kaleratu berri dute: Zein da irtenbidea? Bigarren bideoklipa da; izan ere, orain dela zortzi egun Kanturik ez zuretzat argitaratu zuten.

Bigarren bideoklip hau ekoizterakoan ere Peru Arrese izan dute bidelagun; eta oraingoan, Arrasateko Gaztetxean grabatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak