Emakume Master Cup-ek 10. urteurrena ospatu du Arrasaten

Eki Letona Erretolatza 2026ko otsailaren 26a

Gaur arratsaldean 10. urteurrena ospatu du Emakume Master Cup txapelketak, Arrasateko Amaia antzokian egindako ekitaldian. Hamarkada bateko ibilbidea ospatzeko baliatu dute hitzordua, eta urteurrenaren harira kamiseta berriak eta emakumeentzako frakak aurkeztu dituzte.

Ekitaldian ia pelotari guztiak izan dira, tartean Debagoieneko hainbat ordezkari: Arrate Bergara bergararra, Irati Betegi aretxabaletarra eta Maddalen Etxegarai oñatiarra, besteak beste. 

Aurkezle lanetan Iker Amarika zuzendaria aritu da, eta hainbat babesle ere bertan izan dira: Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria, Maider Morras Arrasateko alkatea, Arantzazu Rojo Eusko Jaurlaritzako ordezkaria eta Alaitz Badiola pilotaria ohia, besteak beste.

Hitzartze guztietan ideia bera nabarmendu dute: emakumeek pilotaren munduan izan duten bilakaera nabarmena azken hamar urteotan. Hasierako urrats ausart haiek gaur eguneko egoerara eraman dutela azpimarratu dute, eta ibilbide hau hasi besterik ez dela egin gaineratu. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete urte hauetan bidelagun izan diren erakunde, babesle eta zale guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak