Lapurretan egin dute, bigarrenez, Arrasateko Otalora kaleko Naturhash dendan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko otsailaren 25a

Erakusleihoko kristaletako bat apurtuta, gaur goizean.

Otalora kaleko 21. zenbakian dagoen Naturhash dendako ugazabak GOIENAri adierazi dioenez, 04:30ak aldera jaso dute abisua. Estolda-tapa batekin erakusleihoa apurtu eta kutxa erregistratzailea eraman dute, bertan zegoen diru guztiarekin. Udaltzainak eta ertzainak egon dira bertan; Ertzaintzako agenteetako bat aztarnak hartzen ibili da, lapurra identifikatzen saiatzeko. Ikerketak zabalik dirau. 

Urte eta erdi dela ireki zuten Naturhash denda Arrasaten eta gaurkoa bigarren lapurreta izan da. Ugazabak GOIENAri aditzera eman dio "ia seguru" negozioa itxi egingo duela, urte eta erdian jasan duen bigarren lapurreta izan delako. 

Estolda-tapa batekin apurtu dute erakusleihoko kristaletako bat. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak