Dirulaguntza jaso ahal izateko udalekuek edo kirol campusek bi ezaugarri hauek bete beharko dituzte:
- Aktibitatea 2026ko udan gauzatuko da.
- Antolatzailea izango da irabazi asmorik gabeko herriko aisialdi, kultur edo kirol elkarte bat.
Bestalde, familiek bi baldintza hauek bete beharko dituzte dirulaguntza hau eskuratzeko:
● Arrasaten bizitzea.
● Gehieneko diru-sarrera gordinak urteko: 21.836 euro, bi laguneko bizikidetza unitateen kasuan; 28.387 euro hiru laguneko bizikidetza unitateen kasuan; eta, azkenik, 32.754 euro lau lagun edo bizikidetza unitateen kasuan.
Modu honetan, dirulaguntza honen onuradunak suertatzen diren familiek % 90eko deskontua izango dute matrikularen ordainketan, gehienez ere 218 eurora arte.
"Ez dadin haur bat bera ere baztertua geratu"
Partida honekin, muga ekonomikoak gainditu nahi ditu Udalak, eta bazterketa ekonomikoa ekidin. "Familia askok arazoak dituzte haurren udalekuak ordaintzeko, eta hori ezin da muga izan haurren parte hartzerako. Muga ekonomiko hauek gainditzeko, 10.000 eurotan igo dugu dirulaguntza partida bigarren urtez jarraian, 40.000 eurora heldu arte, haur bat bera ere ez dadin baztertua geratu" adierazi du Gladys Fernandezek, Belaunaldiarteko Zinegotziak.
Azken eguna, ekainaren 30a
Dirulaguntzen oinarriak esteka honetan aurkitu daiteke. Bertan jasotzen dira aurrez aipatutako baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazio guztia. Eskaerak www.arrasate.eus webgunean aurkeztu daitezke, edo eta Biztanleen Arreta Zerbitzuan (BAZ). Eskaera egiteko azken eguna ekainaren 30a da. Informazio zabalagoa jasotzeko, Gazte Bulegora jo (Biteri kalea, 3 /943 25 20 65).