Hamasei langabe arrasatear eta bi taldeburu kontratatuko ditu Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko otsailaren 24a

Arrasateko Udalak 16 langabe kontratatuko ditu eraikuntza eta basolanetarako lan poltsatik, enplegu-formakuntza programen barruan. Horrez gain, programa bakoitzerako talde buru bana ere kontratatuko dute. Izena eman daiteke martxoaren 2ra arte; argibide gehiagorako, hemen klikatu

Kontratatutako langileen egitekoen artean izango dituzte Udalaren ardurapeko natur-espazio eta natur bideen mantentze lanak egitea eta Udalaren kirol instalazioetan egokitzapen lanak egitea, batez ere igeltserotza eta pintura lanak. Izena emateko azken eguna izango da martxoaren 2a. Bi programak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak eta Europako Gizarte Funtsaren EGF Plus 2021-2027 Programak finantzatzen dituzte, Lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integralak deritzon 2024-2025eko deialdiaren esparruan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak