Arrasate Atletiko Taldeko Markel Rodriguezek zilarra eskuratu du 18 urtez azpiko Euskadiko Txapelketan

Koldo Zubia Salas 2026ko otsailaren 24a

Markel Rodriguez zapatuan, Euskadiko txapelketan eskuratutako zilarra lepoan. Argazkia: Arrasate Atletiko Taldea.

Zapatuan, 16, 18 eta 20 urtez azpiko pista estaliko Euskadiko txapelketak jokatu ziren Donostiako Anoetako belodromoan. Arrasate Atletiko Taldeko atletak bertan izan ziren eta Markel Rodriguezek lortu zuen emaitza aipagarriena; 800 metroko lasterketa bigarren postuan amaitu zuen 18 urtez azpiko kategorian, 2:06:16ko denborarekin.

Taldeko beste atletek lortutakoari dagokionez, 20 urtez azpiko lehiaketan Lander Lanzosek bederatzigarren amaitu zuen 2:05:45eko kronoa ezarrita. Harriet Arregik kategoria berean, zortzigarren amaitu zuen 1500 metroko lasterketan, 4:17:46ko denborarekin. 16 urtez azpiko txapeletan ostera, Sara Hierro aritu zen lehian. 

Eskolarteko Kirol Jokoak, Atxabalpen

Bestetik, domeka honetan, Arrasate Atletiko Taldeak, Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak ekimenaren 43. edizioa antolatuko du Atxabalpen. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako taldeetako atleta gaztetxoek hartuko dute parte bertan. Arrasate Atletiko Taldetik Nile Agirretxe, Alaitz Berasaluce, Anne Arrieta, Jule Galdos, Irati Regodesebes eta Ilargi Abasolok lehiatuko dute infantil kategorian. Hona hemen Atxabalpeko lasterketen ordutegia:

  • 11:00etan: infantil mutilak.
  • 11:20an: infantil neskak.
  • 12:00etan: sari banaketa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak