"Defentsa onenaren" aurka jokatuko du otsailaren 21ean Arrasate Eskubaloik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko otsailaren 20a

Unai Rodriguez, oñatiarren aurkako derbian.

Bigarren sailkatua den Ordizia hartuko du Arrasate Eskubaloi taldeak bihar, hilak 21, Iturripen (18:00). Taldeko kapitain Eki Letonaren arabera, ligako defentsa onena izango dute aurrean. 

Letonak gaineratu du Ordiziako talde "oso indartsua" dela: "Elkar ondo ezagutzen dugu, lau urte daramatzagu bata bestearen aurka jokatzen. Bloke oso indartsua da, ligako defentsarik onena; erasoan, talderik onena ez izan arren, defentsan egindako lan bikainari esker sailkapenaren goialdean daude. Bloke hori apurtzen saiatuko gara, bi puntuak etxean gera daitezen".

Azken bi lehiak irabazita iritsiko dira arrasatearrak: "Azken derbia irabazi genuen, Oñatin, eta horrek indar handia eman digu; ondo entrenatzen eta jokatzen ari gara. Ordiziaren aurka gu geu izatean egongo da gakoa; hasieratik bukaerara irabazteko helburuarekin kantxaratu, konfiantzarekin. Taldean jokatzen dugunean oso zaila da gu menderatzea. Gainera, etxean partida bakarra galdu dugu denboraldi osoan. Guretzat oso partida garrantzitsua da; bospasei talde gaude oso puntu gutxiren bueltan, eta garaipen edo porrot batek norabidea erabaki dezake; irabazi egin nahi dugu, etorkizuna gure esku egon dadin. Asko eskertuko dugu zaleen bultzada".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak