Jokin Zaitegi sariketarik ez 2026an, 2025eko Nobel Sariak ez duelako baimenik eman bere lana euskaratzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko otsailaren 20a

'Barazkijalea' liburuaren aurkezpena, otsailaren 18an, Donostiako Elkar dendan. Argazkia: Elkar.

Aurten ez da Jokin Zaitegi sariketarik egingo, 2025eko Literatur Nobel sariduna izan zen László Krasznahorkai hungariarrak ez duelako baimenik eman bere lana euskarara itzultzeko. Era berean, Han Kang-en koreeraz idatzitako eta Gema L. Las Herasek, azken Jokin Zaitegi beka eskuratuta, itzulitako Barazkijalea liburuaren aurkeztu zuten hilaren 18an, Donostiako Elkar dendan.

Azken urte luzeetan Jokin Zaitegi sariketa antolatu izan dute AEDk eta Elkarrek elkarlanean, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren babesarekin. Aurten ez da sariketarik egongo, baina AED badabil ordezko ekimenen baten bila; apiriletik aurrera hitzaldi ziklo bat antolatzea dute aurreikusita. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak