Ekimena, Garaia Parke Teknologikoan egin dute, eta Orekan Bizi eta Ngloba Strategy erakundeen languntzarekin antolatu da. Hirugarren jardunaldi honen izenburua Senior Talentua & Alderantzizko Mentoretza: Etorkizuna Bizkortzeko Formula izan da, eta Debagoiena eta Euskadiko lan-merkatuen egungo testuingurua aztertu dute profesionalen defizitaren eta biztanleria aktiboaren zahartzearen testuinguruan. Horren harira, esperientzia eta gaitasun berriak, palanka estrategiko gisa integratzeko beharra azpimarratu dute jardunaldian: "Senior talentuaren eginkizun estrategikoa balioan jarri da, erakundeen jasangarritasun eta lehiakortasunerako aktibo giltzarri gisa. Halaber, erakundeetan pertsonek duten rolaren inguruko hausnarketa ere egin da, eta aberastasuna sortzeko baliabide gisa duten ikuspegi utilitaristagoa eztabaidagai izan da. Eztabaidak alderantzizko mentoretza ere jaso du, belaunaldien arteko bi noranzkoko ikaskuntza sustatzeko, ezagutzaren transferentzia bultzatzeko eta enpresa- kultura kolaboratibo eta berritzaileagoak indartzeko tresna gisa", laburbildu du Garaia Parke Teknologikoak.
Laugarrena, otsailaren 25ean
Guztira, lau jardunaldi izango ditu zikloak. Lehenengo saioan, estresa oztopo gisa landu zen; bigarrenak, adinkeria eta senior talentua izan duen ardatz; eta senior talentua eta alderantzizko mentoretza jorratu dituen hirugarren saio honen ostean, Nola aurre egin erretzen duten elkarrizketei izenekoa egingo dute otsailaren 25ean.
Otsaileko asteazkenetan izan dira jardunaldi guztiak, 09:00etatik, 11:00etara, eta parte-hartzea doako da. Interesdunek, PTGaraia webgunean egin dezakete izen ematea. " Jardunaldi ziklo honen bidez, Garaia Parke Teknologikoak, berrikuntza eta ezagutzaren transferentziarako ekosistema gisa, enpresa-ehunaren garapenarekiko duen konpromisoa indartzen du, egungo erronkekin lerrokatutako talentuaren kudeaketa sustatuz eta pertsonak enpresen estrategiaren erdigunean kokatuz", adieraziz amaitu dute.