Gau berezia izaten da Aratuste-martitzena arrasatearrentzat, eta hala izan zen atzokoa. Urtero bezala, sardinaren hileta egin baizen Arrasaten Aratusteei amaiera jartzeko. Kulturolatik irtenda, Herriko Plazan amaitu zen sardinaren segizioaren ibilbidea, eta, Herriko Plaza jendez lepo zegoela eta txaranga doinuek girotuta, arrasatearrek agur esan zien Aratusteei.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.