Aragoa kalean behin asfaltatze lanak amaituta, seinalizazio horizontala margotzeko lanak egingo dira. Bigarren fase honek beste bizpahiru egun beharko ditu; betiere, eguraldi baldintzak egokiak badira.
Aparkaleku gehienak hustu beharra
Asfaltatu behar den eremuko aparkalekuez gain, kaleko gainerako aparkaleku gehienak ere hustu beharko dira, lanak erraztu eta segurtasuna bermatzeko. Gainera, asfaltatze lanek irauten duten bitartean, ezingo da ibilgailurik sartu edo irten kaleko garajeetatik. "Herritarrei aldez aurretik eskertzen zaie ulermena eta lankidetza, eragozpenak ahalik eta txikienak izan daitezen eta lanak aurreikusitako epean amaitu ahal izateko", adierazi dute Udaletik.