Marmeladen eta barazki kontserben postu berria izango da zapatuko azokan

Mirari Altube Arrese 2026ko otsailaren 17a

Datorren zapatuan, otsailaren 21ean, bertako produktuen azoka egingo da Seber Altube plazan. Hilero bezala tokiko ekoizleen topagune izango da eta oraingoan, ekoizle berri bat gehituko da azokara; marmeladak eta barazki kontserbak salduko ditu Errioxatik etorriko den ekoizleak.

Hileko hirugarren zapatu guztietan legez bertako produktuen eskaintza zabala izango da Seber Altube plazan, herritarren eskura: elikagai freskoak, garaiko produktuak eta kalitatezko artisau-lanak. Guztira hamalau postu eta hiru artisau elkartuko dira, askotariko produktuekin, eta Errioxatik etorriko den ekoizlea ere han izango da.

Otsaileko azokan ez dute ekintza osagarririk antolatu; hala ere, ohikoa den bezala, bertako
produktuekin osatutako otarra zozketatuko dute erosleen artean.

Herritarrak azokara gerturatzera animatu ditu Udalak: "Tokiko ekoizleak babesteko eta kalitatezko produktuekin goza dezaten".

Hurrengo hilabeteetako azokak eta tailerrak:

  • Martxoak 21: Karapaixo azoka berezia eta tailerra.
  • Apirilak 18: Tailerra: gluten gabeko gozogintza.
  • Maiatzak 16: Lore eta landare azoka berezia eta landara banaketa.
  • Ekainak 20: Tailerra: etxea eta arropa garbitzeko xaboia.
  • Uztailak 18: Tailerra: udako sukaldaritza freskagarria.
  • Irailak 19: Tailerra: pizza sasoiko produktuekin.
  • Urriak 17: Sagar azoka berezia eta dastatzea.
  • Azaroak 21: Baba-dastatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak