Ohorezko matrikula Raquel Peñarandarentzat, La Merced ikastetxea oinarri

Julen Murua Mesonero 2026ko otsailaren 16a

Peñaranda, proiektuaren aurkezpenean.

La Merced ikastetxeko etxekidetzarako etorkizuneko belaunaldien arteko zerbitzuak diseinatu ditu Peñarandak ikasketa amaierako proiektuan.

Raquel Peñarandak, Euskadiko Goi Mailako Arte eta Diseinuko Eskola Publikoko (IDarte) barne diseinuko ikasleak, ohorezko matrikula lortu du bere ikasketa amaierako proiektuan. ISEA enpresak garatutako ikastetxeko belaunaldien arteko etxekidetzaren proposamenaren bigarren bertsioan, egungo zerbitzu orokorrak eta belaunaldien arteko zerbitzuak proposatzen dira. Zerbitzu horiek etxekidetzako egoiliarrei eta, oro har, Arrasateko herritarrei zuzenduko lirateke.

Proposamenak

Egindako proposamenek honako hau diote: egungo zinema-antzokian belaunaldien arteko espazio bat garatuko litzateke, eta horren helburua da belaunaldien arteko lotura sustatzea, trukerako, esperimentaziorako eta belaunaldien arteko lankidetzarako gune ireki baten bidez, eta Arrasateko herritar orori egongo litzateke irekita. Elizaren ezaugarrietan eta neurrietan oinarrituta, honako erabilera hauek proposatzen dira egungo zinema-antzokirako: belaunaldien arteko jardueretarako gela, haurrentzako aisialdirako guneak, aisialdirako eta jolaserako barne-espazioak, kirolak eta filmak ikusteko pantaila erraldoi bat eta kafetegi bat.

Elizaren beheko solairuan merkataritza-eremu txiki bat, gizarte- eta bizikidetza-jardueretarako gune ireki bat eta haurrentzako eremu bat proposatzen dira. Gainera etxekidetzaren sukaldea eta jantoki komunala ere proposatzen dira, eta jantokiak elkarte gastronomiko baten funtzioak beteko lituzke.

Horrez gain, gaur egungo zine-antzokiaren mailan, tabernako terraza, haurrentzako jolas gunea eta Foru Aldundiarentzat interesgarriak izan daitezkeen zuzkidura-apartamentuekin lotutako lorategiak egongo lirateke.

Gaur egungo jolastokian gizarte-elkarguneak, gazteentzako intereseko aisialdi eremuak eta kirol-eremu txiki bat egongo lirateke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak