Honako establezimendu hauek hartuko dute parte: Bea Lentzeria, Begia Optika, Beinke, Elkar, Ennea, Errekamendi, Garraxi, Intersport Loramendi (Garibai), Intersport Loramendi (San Andrés), Josle Mertzeria, Kapikua, Kili-Kolo, Luko, Maitia, Markiegi, Portaloi Optika, Resusta Karrikiri, Sikol, Tipi-Tapa, Txuri-Beltz, Ume eta Zubia. Erosketak egiteaz gain, jai giroa ziurtatuta egongo da asteburu osoan zehar.
Txaranga eta guzti
Ostiralean, hilaren 20an, Ad Libitum txaranga Arrasateko kaleetan ibiliko da 18:00etatik 20:00etara, erosketak egiteko arratsaldea alaituz. Gainera, zapatuan, hilak 21, Dirty Durum Brass Band taldeak musika eta erritmoa jarriko dizkio erdiguneari, 12:00etatik 14:00etara kalejira eginez, familian edo lagunekin gozatzeko ingurune dinamiko eta erakargarria sortuz. Pizgarri gehigarri gisa, zozketa berezia antolatu du Ibai-Artek, azokak irauten duen egunetan erosketak egiten dituzten pertsona guztiei irekia. Parte hartzeko, nahikoa izango da erosketa-txartelen argazki bat bidaltzea (edozein dendatakoa) whatsappez 688 734 149 telefono zenbakira. 100 euroko bi sari eta 50 euroko lau sari zozkatuko dira. Zozketa otsailaren 25ean izango da, eta irabazleekin harremanetan jarriko dira sariak banatzeko.
"Kalitatezko tratu pertsonalizatua"
Ibai-Artek herritarrak animatu nahi ditu kalera ateratzera, herriko saltokiak bisitatzera, eskaintzak aprobetxatzera eta Arrasateko giroaz gozatzera, gertuko, "kalitatezko eta tratu pertsonalizatuko" merkataritzaren alde eginez: "Bizi Arrasate! Nik Arrasaten! Ibai-Artek antolatu du ekimena, Arrasateko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Sailaren laguntzarekin. Gainera, honako mezu hau ere helarazi nahi izan dute: "Ibai-Arteko bazkide ez bazara baina elkartearen edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu, deitu 688 73 41 49 telefonora".