Bakardadearekin lotutako esperientziak ezagutzeko solasaldia Kulturaten, otsailaren 23an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko otsailaren 16a

Ekimena kudeatzen ari den Garazi Otsoa eta Udaleko ongizate zinegotzi Jasone Giraldo, ekimenaren berri ematen. Argazkia: Arrasateko Udala.

"Gizartearen erronka nagusietako bat" den bakardadearekin lotutako beste herri batzuetako esperientziak ezagutzeko solasaldia antolatu du Debagoiena Ehuntzen ekimenak otsailaren 23rako, Kulturateko areto nagusian, 18:00etatik 19:30era. "Bi esperientzia inspiragarri" ezagutuko dituzte, Zumeak eta Radars. 

Debagoiena Ehuntzen egitasmoaren baitan, eskualde mailako hitzaldi zikloaren ondoren, beste udalerrietan martxan jarritako ekimenak ezagutzeko saioa antolatu da otsailaren 23an Kulturarteko Areto Nagusian. Saioan, ekainean Arrasaten egindako bakardadearen inguruko solasaldiaren ondorio nagusiak partekatuko dira, eta bi esperientzia inspiragarri ezagutuko dira: Zumeak eta Radars.

Zumeak eta Radars proiektuak

Zumeak proiektua Farapi Kooperatiba-ren eskutik aurkeztuko da. Donostiako Udalean garatutako proiektu honek argazkilaritza eta ikuspegi kritikoa uztartzen ditu, pertsonen bakardade-esperientziak eta harremanen inguruko bizipenak modu parte-hartzailean lantzeko, osasun positiboaren ikuspegitik. Bestetik, Radars proiektua Bartzelakona Udalak sustatutako proiektu komunitarioa da; auzoko sarean oinarrituta —bizilagunak, dendak, farmaziak eta boluntarioak—, adineko pertsonen nahi gabeko bakardadea detektatu eta laguntza-sare aktiboa eskaintzen du, telefono-dei periodikoen eta tokiko baliabideen bitartez. 

Izena emateko beharrik ez

Ez da izena eman beharko eta itzulpengintza zerbitzua izango da behar duenarentzat. Solasaldiaren ondoren luntxa izango da. Proiektuaren xede nagusia da landa-eremu desberdinak dituen eskualde batean bakardadea jorratzeko ekosistema iraunkor bat eraikitzea. Horretarako, inguruneko eragileak dinamizatu eta koordinatuko dira, bakardade egoerak identifikatu, prebentzio-ekintzak sustatu eta dagoeneko martxan dauden baliabide eta zerbitzuak optimizatzeko. Era berean, garatutako eredua beste ingurune batzuetara eskalatzeko bokazioz sortu da, Gipuzkoako ekosistemarekin partekatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak