Otsailaren 19tik martxoaren 19ra Kulturateko klaustroko hormek Aritz Gordok urte hauetan egindako lana erakutsiko dute. "Iaz Oñatin erakusketa jarri nuenean mendian zentratu nintzen, mendiko argazkien gaineko erakusketa bat izan zen. Eta, Arrasateko Udaletik erakusketa egiteko proposatu zidatenean hasieran zalantzak izan nituen, lana delako. Baina, konturatu naiz 25 urte egingo ditudala argazkilari moduan, eta bada kontuan hartzeko moduko urteurren bat. Hasiera batean etxean 45 argazki aukeratu nituen, eta Jon Garairekin batera horietatik 35 aukeratu genituen".